XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Salome - Gizendu?
Kasilda - Beti gerri-eder! Kopla oiek ezkongaietan izaten dituzte.
Petri[killo] - Botikan saltzen ez dan zerbait.
Salome - Taloa ta esnea orduan!
Petri[killo] - Ez da txarrena.
Kasilda - Ez bait du txoriak aña jaten.
Petri[killo] - Ba nik, egia esan, ezur konpontzaile naiz, ortik aurrera gutxi dakit. Doi-doi andreak ba dituztela milla matrikula... eta...
Kasilda - Bai bai, aditzen dizut. Gauza da, zerbait egin bearko degula, bestela aulkeriaz berriz ere ezurrak ausiko zaizkio.
Petri[killo] - Ez dago beldurrik, gazteak ez ditu austen, berak ez ba ditu puskatzen. Zartzaroan austen dira berez.
Kasilda - Ba goaz. Beste norbait ba datorkizu-ta.
Petri[killo] - Gaxo ta elbarriak ez dira falta.
Kasilda - Gure alaba jangartxu oni ez dakit zer eman.
Petri[killo] - D. Gabino'k
Salome - Ni ez noa D. Gabino'rengana. Lenago ere eman zizkidan ziztada ederrak... eta eztarriko zulotik sonda ¡Atx!
Kasilda - Ez da errez zurekin asmatzea.
Salome - Nai badezu. Marañon'engana edo bestela iñora ez!
Kasilda - Baita zera ere! Ortarakoxe gaude! Madrid'era neskari gogoan sartu zaiolako. Goazen, goazen! (Dijoazela).
Petri[killo] - Zoazte ondotxo.
Joxepa -
Petri[killo] - Nik zer kalte egiten diot bada...? Bost ajola zaio neregatik.
Joxepa - Zeintzuek ziran?
Petri[killo] - Ez ta nik ere. Gañera badakizu gure etxeak bear dula izan: